Zer da BIZIKI?
Euskal Herrian bertan sortutako arropa marka bat da BIZIKI. Egunerokoan erabiltzeko arropa erosoa eta funtzionala. Puntu elastikozko oihalak dira nagusi sorturiko ia jantzi gehienetan, oihal liso zein estanpatuetan josiak, koloretsuak. Basikoen kolekzio iraunkor bat sortzen dihardu arropa marka honek, egunetik egunera produktu eskeintza handiagoa duena.
BIZIKIk, diseinu eta patrio propioak sortzen ditu, ondoren, Euskal Herrian bertan, tailer txikietan ekoiztuak diren jantziak.

Eta nor dago BIZIKIren atzean?
Txikitatik jostorratza eta haria jolas, eskuekin sortzen den guztiak interesa piztu izan dio, Ilazkiri.
Alaia, geldirik egon ezinekoa, eta esna amestea maite duen horietakoa.
Jantzigintzarekiko interesak moda eta patroigintza ikastera eraman zuen, eta hortik, egungoak, funtzionalak eta
erosoak izango ziren jantzien marka bat sortzeko ideiarekin irten zen. Ideia hartatik jaio zen BIZIKI.
Egun, aizarnako bere tailerrean sortzen ditu BIZIKI izena daramaten jantzi hauek. Mendi artean gorderiko txoko hau
du inspirazio leku, eta bertan josiak izan dira, BIZIKIren ibilbidean sortuak izan diren jantzi asko eta asko.
Lankidetza eta saretzea gustuko izanik, sortzaileen munduarekiko elkarlanak interesa pizten dio. DINAGU, Euskal
Herriko Emakume Sortzaileen Kolektiboko lantaldearen parte da.